|
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
COVID-19 gaitzak haurren elikaduran izandako eragina nabaria izan da munduko zenbait lekutan. Eskolak itxiarazi dituzte eta milioika haurren elikadura arriskuan egon da eta dago oraindik ere. Izan ere, haur askoren elikagai-iturri nagusia eskolako jangela da.
Herrialde askotan, milaka haurren janari iturri nagusia eskoletan dago, haien eguneroko otordu bakarra izaten da. Ikastetxeak itxi egin direnetik, elikagai hori desagertu egin da, eta mundu osoan milioika haurrek ez dute eguneroko janaririk, honek munduan 370 milioi haurren elikadura eta osasuna arrisku handian jartzen du, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera.
Eskola faltak eragindako gabeziak
Pandemia egoerak, milioika haurren osasunerako ondorioek arazo larriak ekar ditzakete ume hauen garapenean. Ondorio larri hauek, besteak beste, gaixotasunak, eskolak uztea, pobreziatik ihes egiteko aukera, … dakartza eta hau zorigaitz handia izan daiteke. Zenbait herrialdetan eskola ez da ikasteko leku bat bakarrik; haur askorentzat, segurtasunaren arloan eta osasun eta nutrizio-zerbitzuetan duten salbamena da.
Pandemiaren eraginez, guzti honek arrisku larriak izango ditu eta ez bakarrik milioika umek ez izatea eguneroko janaririk bakarrik, baizik eta osasun arreta ere ez dute izango, txerto modura eta parasitoak ezabatzeko.
Pandemiak irauten duen bitartean ere, neskak dira kaltetuenak, herrialde pobre askotan, otordu baten bermea nahiko arrazoia izan daiteke gurasoek, beren ongizatearen alde borrokatzen dutenak, alaba eskolara bidaltzeko, etxeko lan astunetan edo ezkontza goiztiarretan lan egitea saihestuz.
Adibidez FAOk (Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) esaten duen bezala:
«
|
Latinoamerikan eta Kariben, FAOk lagundutako eskola-bazkarien programak 85 milioi umerentzat dira onuragarriak, eta ezinbestekoak dira haien mendeko 10 milioi ingururentzat, bazkari horiek egunero elikadura-iturri fidagarrienetako bat baitira
|
»
|
Pandemia dela eta eta eskola jantokien programak betetzen ez diren bitartean haurren elikadura-segurtasuna eta nutrizioa ez da betetzen eta gaixotasunei aurre egiteko ahuldu egiten dira ere.
Adibidez Sierra Leonan (2014-2016 urteetan) ebolaren birusak eragindako gaixotasunak, gosea eta malnutrizioa areagotu zituzten.
Orain zenbait herrialdetan goseagatik hildakoak egongo dira, COVID-19 gaitzarengatik hil ez izanagatik. Milioika familia lanik gabe eta elikadurarik gabe ere gelditu dira egun batetik bestera, eta honek janari falta areagotu egin du. Osasun krisi baten amaieran, elikagai krisi bati aurre egin beharko diogu, besteak beste.
Adibidez Estatu Espainolean ere, jateko laguntza eskaerak %50 igo dira hiri handietan. Konfinamendua hasi eta jarduera ekonomikoa eten ondoren, biziraupen-arazoak dituzten familien gorakada nabarmena egon da, koronabirusaren ondoriozko alarma egoera dela eta.
Orain munduko gobernuek haurren elikadura bermatzeko aukerak martxan jarri beharko dituzte eta bestela elikadura krisia larritu egingo da eta milioika haur kaltetuak izango dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak