C.R.A.Z.Y, (euskaraz: «E.R.O.»), 2005eko Jean-Marc Vallée kanadarrak zuzendutako drama film bat da. Marc-André Grondin, Pierre-Luc Brillant, Michel Côté eta Danielle Proulx aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kanada, Montreal hiria, Zach (Marc-André Grondin) nerabezaroan sartu eta gainontzekoetatik ezberdina dela jabetu den mutila da, Gervais (Michel Côté) aitaren maitasuna ez galtzeko bere joera sakonenak erreprimitu beharko ditu. 1960 eta 1980 hamarkaden artean, bere anai-arrebez inguratua, Pink Floyd eta los Rolling Stones taldeen musika entzunez, ezkutuan marihuana errez eta eztabaida txiki eta handiak izanez bizi da. Baina, batez ere, Zacek bere aitarekin harreman estua mantentzea nahi du.
Aktoreak
Kanpo estekak