Cádizko badia (gaztelaniaz: bahía de Cádiz) Cádiz parean itsasoak duen sargune bat da. Badiaren arkua osatzen duten udalerriak Rota, El Puerto de Santa María, Puerto Real, Chiclana de la Frontera, San Fernando eta Cádiz dira. Bertan Guadalete, Iro eta río Salado de Rota ibaiak itsasoratzen dira. Padurez eta zingirez beterik, Cádizko badiako Natura Parkeak zati handi bat babesten du.
Kanpo estekak