Buduburam Ghanako errefuxiatu-zelai bat da, Akkra hiriburutik 44 kilometrora dagoena. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak (UNHCR) 1990an zabaldu zuen, eta etxea zen Liberiako 12.000 errefuxiaturentzat.[1] Ihes egin zuten bere herrialdetik Liberiako Lehen Gerra Zibilean (1989–1996) eta Liberiako Bigarren Gerra Zibilean (1999–2003), horrez gain, beste errefuxiatu batzuk Sierra Leonakoak ziren hango gerra zibileko (1991-2001) iheslariak. Liberiako eta nazioarteko GKE talde eta boluntario-erakundeak dira zelaiko antolatzaileak. Lehen hezkuntzako Carolyn A. Miller eskolak ia 500 haur hartzen zituen.[2]
Bilboko Athletic-en jolasten duen Iñaki Williams futbolariaren gurasoak errefuxiatu-zelai honetan elkar ezagutu zuten, ama Liberiakoa eta aita ghanatarra.[3]
2017an 42.000 baino gehiago dira zelaiko errefuxiatuak, gehienak Liberiakoak dira, eta oraindik jasotzen ditu errefuxiatu berriak aldizka.
2011ko otsailean, Ghanako Informazioko ministroak adierazi zuen Buduburam ez zela beharrezkoa, eta biztanleek pentsatu beharko zutela Liberiara itzultzeko, edo Ghanako beste nonbaiten bizi izatera joateko.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak