1893an sortua izan zen eta lehenbiziko garailea André Henri belgikarra izan zen, hortaz gaur egun oraindik ospatzen den txirrindularitza lasterketa zaharrena da. Jatorriz Paris eta Brusela hiriburuan artean lasterka egiten zen, hortik iraganean Bi Hiriburuen Lasterketa izendapena jaso izana. Ondoren, Frantziako Pikardia eskualdeko Soissons udalerrian hasi (Paristik 85 km ipar-ekialdera) eta Bruselan amaitzen zen. Beste hainbat ekitaldietan Frantziako Noyon edota Senlis udalerrietan hasi eta Belgikako Anderlecht hiriko Constant Vanden Stock estadioan amaitu zen.
2013. urtetik aurrera Bruselan hasi eta amaitzen da. Garaipen gehien dituen txirrindularia Robbie McEwen australiarra da, lasterketa bost bider irabazi baitu.