Bruselaza

Bruselaza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. gemmifera
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbrussels sprouts (en) Itzuli

Bruselaza (Brassica oleracea var. gemmifera) Brassicaceae familiako Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da. Bere izen zientifikoa Brassica oleracea var. gemmifera da.

Jatorria

Bruselazen jatorria egun Belgika den herrialdeko lurretan dago. Haiei buruzko lehen idatzizko erreferentzia 1587koa da. Hamaseigarren mendean ospea lortu zuten Holanda hegoaldean eta handik Iparraldeko Europara hedatu zen.

Ezaugarriak

Bruselazak landarearen zurtoinean agertzen diren begiak dira, eta ehundura irmoa eta kolore berde sakona dutenean biltzen dira. Erdiko gunearen inguruko hostoek kolore horixkakoak izan daitezke. Zapore gozoa dauka, baina gehiegi egosten direnean sufredun konposatuak askatzen dituzte eta mingotsak egiten dira.

Bruselaza azaren, azalorearen eta brokoliaren espezie berekoa da. A eta C bitamina, azido foliko eta zuntz asko dauka. Koloneko minbiziaren aurka ona dela uste da, sinigrina deritzon konposatu bati esker.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!