1890. urte, Jonathan Harker (Keanu Reeves) abokatua IngalaterratikTransilvanian dagoen urrutiko gaztelu batera joan da, han Drakula kondea ezagutuko du (Gary Oldman), azken honek 1462anotomandarren aurkako gerran bere Elisabeta maitea galdu zuen, ondorioz eta bere maitearen galerak erabat sumindurik Jainkoa ukatu eta izaki madarikatu batean bilakatu zen, izaki honentzat biziaren oinarria odolan zetzalarik. Kondea Harkerren emaztegaia den Mina Murray (Winona Ryder) neskaren gaztearen argazkiarekin erabat erakarria sentituko da, antzinako bere Elisabeta maitea dela ustez, hura ezagutzeko asmoz "denbora ozeanoak zeharkatuz" Londres hirira iritsiko da. Jada Ingalaterran, Minarengana hurbiltzeko asmoz lehenbizi Drakula kondeak Lucy (Sadie Frost) maitemintzen saiatuko da, Minaren lagunik onena.