Boxeoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 2021eko uztailaren 24tik abuztuaren 8ra bitarte jokatu zen Tokioko Ryōgoku Kokugikanen[1]. Hamahiru proba egin ziren, Londres 2012 eta Rio 2016en bezainbeste. Hala ere, programan aldaketak izan ziren, gizonezkoen bi kategoria kenduz eta beste hainbeste gehituz emakumezkoen artean.
2019ko maiatzaren 22an Nazioarteko Batzorde Olinpikoak adierazi zuen Nazioarteko Boxeo Elkarteari lehia antolatzeko eskumena kendu ziola, "finantza, gobernantza eta epaileen etika" arazoak zirela eta. Txapelketa Morinari Watanabek zuzenduriko talde batek antolatu zuen[2].
* Nazio antolatzailea (Japonia)