Bost zentzumenak Jan Brueghel Zaharrak eta Peter Paul Rubensek 1617-1618 artean bost lanen saila da. Margolariek oleo ohola gaineko teknika erabili zuten. Bi artistek Espainiar Herbehereetan lan egin zuten elkarrekin: Brueghelek paisaia eta objektuak egin zituen eta Rubensek pertsonak. Estiloa Flandriako barrokoarena da. Gaur egun Madrilgo Pradoko museoan ikus daiteke.[1]
Tamainu handiko lanak dira: 65 x 107 zm. ingurukoak.[2] Ikuspegi espektakularrak erakusten dituzte, zehaztasunez beteta.
Koadro sorta hau Alberto VII.a Austriakoaren eta Elisabet Klara Eugenia Austriakoa Herbehereetako gobernadoreek enkargatu zuten. Geroago, Filipe IV .aren eskuetara igaro ziren, eta hark Madrilgo Alkazarrean jarri zituen koadroak. 1734ko sutetik erreskatatu ondoren, desagertutako Buen Retiroko Jauregira eraman zituzten, eta, ondoren, Errege Jauregira, Pradoko museoan amaitu arte.