Blue Collar (euskaraz Lepoko Urdin) 1978ko Paul Schrader estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Sydney A. Glass-en artikulu batean oinarritua dago. Richard Pryor, Harvey Keitel eta Yaphet Kotto aktoreek antzeztu zuten.
AEBtako Erdoilaren gerrikoa delako industria eremuan girotua dago, zehazkiago Michigan estatuan, bertako sindikatueen jardueraren kritika eta langile klasearen bizimodua erakusten ditu.
Berez, Blue Collar edo Lepoko Urdin izendapena, AEBtan industria jarduerako langileak izendatzeko erabiltzen den ezizen edo izendapena da, hortik filma honen izenburua eta gaia.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Michigango Detroit aldeko automobilgintza industriako hiru langileek heuren sindikatuko egoitzan lapurreta burutzea erabaki dute: Zeke Brown (Richard Pryor), Smokey James (Yaphet Kotto) eta Jerry Bartowski (Harvey Keitel). Baina diru-kutxan espero zuten dirua beharrean erakundea estualdian jar dezaketen agiri batzuk topatuko dituzte, hortaz, sindikatuak agiriak berreskuratzeko asmoz edozer egiteko prest azalduko da.
Aktoreak
Kanpo estekak