Blaise Gueraçague Soules (Donapaleu, 1884 – 1918) Nafarroa Behereko abokatu eta politikaria izan zen. Errepublikazalea zen eta Donapaleuko kantonamenduko kontseilari nagusi hautatu zuten. Ibarnegarai eskuindarraren aurkari sutsua izan zen, bere anaia Pierre Gueraçague Soulesrekin batera.