b/s edo bit segundoko segundo batean bit bat adierazten du. Datu transferentziaren abiadura adierazten duen unitatea da. Telekomunikazioetan, elektronikan eta informatikan erabiltzen da.
KB eta Kb ez dira berdinak
Kb-k Kilobit (1.000 bit) adierazten du aldiz KB-k Kilobyte (1.000 byte). Halaber, ez da nahastu behar Kb/s edo Kilobit segundoko, KB/s edo Kilobyte segundokorekin.
Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan. Berdin gertatzen da MB eta Mbrekin ere.
Azalpena: 1024 byte adierazteko informazio unitatea, Kibibyte da, bestela irakurri argipena.
Datu transferentzia adibideak
- Konputagailuko interfazeak (MB/s-tan):
- PATA 33 – 133 MB/s
- SATA 150 – 300 MB/s
- PCI 133 – 533 MB/s
-Konputagailuko osagaien artean (MB/s-tan):
- Disko gogorretik – RAM memoriara: 30 Mebibyte segundoko (abiadura orientatzailea)
- RAM memoriatik – PUZera: 800 Mebibyte segundoko (abiadura orientatzailea)
- Konputagailutik kanpoko datu transferentzien adibideak (Mb/s-tan eta Kb/s-tan):
- ADLStik – ADSLra: Megabit 1 segundoko (1 Mb/s = 119 Kibibyte segundoko)
- Modemtik – modemera: 56 Kbit segundoko (7 Kibibyte segundoko)
- Sare-txarteletik – sare-txartelera: 100 Mbit segundoko (11,9 Mebibyte segundoko)
- Wifi sare-txarteletik – beste wifi sare-txartelera: 54 Mbit segundoko (edo 6,4 Mebibyte segundoko)
- Firewire b-tik disko gogorrera : 800 Mbit segundoko
- USB 2.0-tik disko gogorrera: 480 Mbit segundoko
- USB 1.1-tik disko gogorrera: 12 Mbit segundoko
Ikus, gainera
Kanpo estekak