Antzinako eskandinaviera bere ama hizkuntza garatu eta egungo eskandinaviar hizkuntzak sortu zituen. 801. urterako, Jutlandia aldean jadanik autoritate nagusia ezarrita zegoen, eta daniarrek bere herrialdetik harataino begiratzera hasi ziren. Norvegian berriz, mendiek eta fiordoek muga sendoak ezarri eta bertoko biztanleek besteengandik independente iraun zuten. Hori zela eta, 800. urterako, Norvegian 30 erresuma txiki inguru zeuden. Handik ateratzeko bide errazena itsasoa zen eta horretarako guda-itsasontziak egin zituzten, aldi berean merkatari, esploratzaile eta okupatzaile izateko[3].
Historia
Bikingoen espedizio bati buruzko lehendabiziko aipamena 789. urtekoa da, orduan Anglosaxoi kronikaren arabera, Norvegiatik etorritako talde bat Dorseteko Portlandera ailegatu zen. Bertan, errege-funtzionario batek aurkitu eta merkatariak zirela sinistu ondoren, erregearen etxera zergak ordaintzeko eramaten ari zituela erail zuten.
Eskandinaviarrek erabiltzen zituzten drakkarrak oso erabilgarriak ziren kostaldeko uretan nabigatzeko eta baita gudari eta merkatariak garraiatzeko. Rurikekvaregoak ekialderantz gidatu zuenean, 859anNovgorod hiria eratu zuen. Gainera lehendabiziko eslaviar estatua zen Kieveko Rusa ezarri zuen, 1240an mongoliar inbasiora arte iraun zuena.
Carolus Handiak zuzenduriko frankoen erresuma askotan eraso zuten. Sena zeharkatzeaz gain, pixkanaka-pixkanaka Normandian kokatu ziren. Hain zaila zen atzerritar hauek menderatzea ezen 911nKarlos III.a Frantziakoak bikingoen buruzagia zen Hrolf Ganger duke bilakatu baitzuen. Hrolf orduan basailu bilakatu eta kristautasunera aldatu zen. Frantziak ez zituen berriro erasoak jasan eta bertan sortu zen botereak urteen poderioz Britainia Handia konkistatuko zuen. 1100. urterako jadanik bikingoen espedizioak bukatuak ziren.
↑Carey, Brian Todd. "Technical marvels, Viking longships sailed seas and rivers, or served as floating battlefields", Military History 19, no. 6 (2003): 70-72