Bibia Pavard (1980) historiagile eta irakasle frantsesa da. Espezializaturik dago historia garaikidean eta emakumeen eta generoaren historian.
Biografia
Bibia Pavard 1980an jaio zen. Sciences Po Paris (Institut d'études politiques de Paris) institutuan graduatua eta historiako agregatua da.[1][2] Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan ikertzaile gisa lanean hasi zenean, doktorego-tesia prestatu zuen Jean-François Sirinelliren zuzendaritzapean eta 2010ean aurkeztu zuen: Contraception et avortement dans la société française (1956-1979): histoire d'un changement politique et culturel.[3] Tesia 2012an argitaratu zen Presses universitaires de Rennes argitaletxean, Archives du féminisme bilduman.[4]
Ondoren, lanean segitu zuen ikertzaile eta irakasle gisa, batez ere, Paris 2 Panthéon-Assas unibertsitateko Centre d'analyse et de recherche interdisciplinaire sur les médias zentroan (CARISM), non hainbat arlotako historia irakasten duen: komunikabideak, kultura, osasuna, emakumeak, feminismoa eta generoa. Maîtresse de conférences gradua lortu zuen, Frantziako goi-mailako irakaskuntzako sistema publikoko irakasle-ikertzaileen bi kidegoetako bat. Aldi berean, hainbat saiakera argitaratu zituen. Haien artean, ondokoak nabarmendu behar dira: Luttes de femmes. 100 ans d’affiches féministes (2013), Michelle Zancarini-Fournel-ekin batera; Mai 68 (2018), Que sais-je? bilduman[5]; Ne nous libérez pas, on s'en charge. Une histoire des féminismes de 1789 à nos jours (2020), Florence Rochefort-ekin eta, berriz ere, Michelle Zancarini-Fournel-ekin batera.[6][7][8]
2020an Frantziako Unibertsitate Institutuko kide izendatu zuten.[9][10] 2021ean, Patrick Boucheron-ek zuzendutako Arte telebista kateko Faire l'histoire programan parte hartu zuen, kontrazepzioan aditu gisa, DIUri (Umetoki barneko gailua) buruzko atal batean.[11]
Argitalpenak
- Bibia Pavard, Si je veux, quand je veux: contraception et avortement dans la société française (1956-1979), Presses universitaires de Rennes, 2012 (ISBN 978-2-7535-2026-4)
- Christine Bard eta Bibia Pavard, Femmes outsiders en politique, Editions L'Harmattan, 2013 (ISBN 978-2-336-32134-9)
- Bibia Pavard eta Michelle Zancarini-Fournel, Luttes de femmes: 100 ans d'affiches féministes, Echappés, 2013 (ISBN 978-2-35766-069-4)
- Bibia Pavard, Florence Rochefort eta Michelle Zancarini-Fournel, Ne nous libérez pas, on s'en charge, La Découverte, 2020 (ISBN 978-2-348-05567-6)
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Bibia Pavard» artikulutik itzulia izan da, 2022-12-16 data duen 199527291 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-12-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Frantsesez) «Catalogue Bpi - Résultats recherche simple - Pavard, Bibia - page 1 sur 2» Catalogue Bpi - Bibliothèque publique d'information Centre Pompidou (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Frantsesez) «Enseignant - Chercheur: Mme Bibia PAVARD (Maìtresse de conférences en Histoire)» Université Paris-Panthéon-Assas (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Frantsesez) Pavard, Bibia. (2010-01-01). Contraception et avortement dans la société française (1956-1979) : histoire d'un changement politique et culturel. Paris, Institut d'études politiques (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Frantsesez) Naudier, Delphine. (2014-05-05). «Bibia Pavard, Si je veux, quand je veux. Contraception et avortement dans la société française (1956-1979)» Quaderni. Communication, technologies, pouvoir (84): 99–102. doi:10.4000/quaderni.809. ISSN 2105-2956. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Frantsesez) Lauren Bastide. (2018). «Bibia Pavard, historienne» France Inter (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Frantsesez) Sophie Benard. (2020). «“Ne nous libérez pas, on s’en charge” : comment les femmes ont bousculé l’histoire» Le Monde.
- ↑ (Frantsesez) Marie Kirschen. (2020). «De 1789 à Despentes, deux ouvrages retracent l’histoire passionnante des féminismes français» Les Inrocks.
- ↑ (Frantsesez) Anne Chemin. (2020). «Les trois “vagues” successives qui ont construit le féminisme moderne» Le Monde.
- ↑ (Frantsesez) «Les membres - Bibia PAVARD» www.iufrance.fr (Institut Universitaire de France) (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Frantsesez) «Lauréats de la promotion 2020 de l'Institut Universitaire de France» Fabula (IUF - Institut universitaire de France).
- ↑ (Frantsesez) Pascale Vergereau. (10/04/2021). «Sur Arte, l’histoire racontée en tirant le fil du… stérilet et autres objets» Ouest France (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
Kanpo estekak
- Cairn
- Canal-U "Ne pas avaler". 1968 crise médiatique. Hitzaldia. (Mai 68 et après?)