Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1945, Alemania, Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, ParisetikFrankfurt hirira doan AEBetako Armadaren tren batean hizkuntza ezberdinetan mintzo diren hainbat herrialdeetako pertsonez osatutako talde bat doa: Lucienne Mirabeau (Merle Oberon) frantziar emakumea, Robert J. Lindley (Robert Ryan) estatubatuar nekazaritza aditua, Bernhardt (Paul Lukas) alemaniar ekintzaile eta bakezalea, Henri Perrot (Charles Korvin) frantziar gizona, James Sterling (Robert Coote) britainiar irakaslea, Maxim Kiroshilov (Roman Toporow) Sobietar Armadako tenientea eta Herr Otto Franzen (Fritz Kortner) alemaniar enpresaburua. Ustekabean kode sekretu bat uso mezulari batean topatua izan eta bidaiari guztiak arriskuan jarriko dituen espioitza trama nahasi bat azaleratu eta militarrak eta zerbitzu sekretuak adi jarriko ditu. Gainera, Alemaniaren Bateratzearen alde lanean dabilen Bernhardt ekintzailea Frankfurt hirira iritsi aurretik eraila agertuko da, hortaz taldekideak elkartu eta hiltzailea atzematen saiatuko dira.