Robert Bushnell Ryan (Chicago, Illinois, 1909ko azaroaren 11 – New York, 1973ko uztailaren 11) antzezlea izan zen. Max Reinhardten eta Stanislavskiren ikasle izan zen. Antzerkian aritu zen, eta arrakasta handia izan zuen. Edward Dmytryken Golden Gloves (1940, Urrezko eskularruak) izan zuen zineman lehen lana. Harrezkero hirurogeita hamar film egin zituen, ia denak maila handiko zinemagileekin: Brooks, De Mille, Fuller, Lang, Losey, Mann, Ophuls, Ray, Renoir, Walsh.
Filmak
Born To Be Bad (1950, Gaiztoa izateko jaioa), The Naked Spur (1955, Ezproi Biluzia), Bad Day at Black Rock (1955, Egun Kaxkarra Black Rocken), House of Bamboo (1955, Banbuzko etxea), Men in War (1957, Gizonak gerran), King of Kings (1961, Erregeen Errege), Battle of the Bulge (1965, Ardenetako Gudua), The Professionals (1966, Profesionalak), The Dirty Dozen (1967, Hamabi Arloteak), The Wild Bunch (1969, Talde basatia) eta Executive Action (1973, Exekuzio ekintza).
Erreferentziak