Berezina (bielorrusieraz: Бярэзіна, Biarezina; errusieraz: Березина, Berezina) Bielorrusiako ibaia da, Dnieperren adarra. 587 km luze da eta bere arroak 24.500 km² ditu. Berezinaren harana oso zingiratsua da. Ubide baten bitartez
Mendebaldeko Dvinarekin loturik dago.
1812ko azaroan, Borisovetik hurbil, Berezinako gudua gertatu zen, Frantziako eta Errusiako armaden artean. Bertan Errusiatik erretiratzen ari zen Napoleonen armadak hil-zauritu asko izan zituen (36.000 inguru).
Kanpo estekak