Maria Benedita Almeida Ribeiro Barata da Rocha[1] (Lisboa, 1949ko otsailaren 24a – ibidem, 2021eko urriaren 2a) portugaldar immunologoa izan zen[2], 1980ko hamarkadaren erdialdetik Frantzian lan egin zuena[3].
Bizitza
1972an lizentziatu zen Lisboako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, eta 1978an Immunologian doktoratu zen Glasgowko Unibertsitatean.
Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria izan zen eta ikerketa-unitate bat zuzendu zuen Parisko Institut national de la santé et de la recherche médicalen[4].
T linfozitoak eta oroimen immunologikoa aztertu zituen batez ere[5]. T8 linfozitoen biziraupena prozesu aktibo bat dela frogatu zuen lehena izan zen[6].
Lisboan hil zen 2021eko urriaren 2an, minbiziak jota, 72 urte zituela[3].
Sariak eta errekonozimenduak
- 1983: Pfizer saria (António A. de Freitasekin batera)[7]
- 1987: Gulbenkian Zientzia Saria (António A. de Freitas eta António Coutinhorekin batera)[8]
- 2007: Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalaren zilarrezko domina[9]
- 2008: Ohorezko Legioaren Ordena[1]
- 2021: Portugalgo Zientzia, Teknologia eta Goi Mailako Hezkuntza Ministerioaren Merezimendu Zientifikoaren Domina[10]
Lan hautatuak
- Peripheral selection of the T cell repertoire (H. von Boehmerrekin batera, 1991)
- Differential requirements for survival and proliferation of CD8 naïve or memory T cells (C. Tanchot, F. A. Lemonnier eta A. A. Freitasekin batera, 1997)
- Response of naïve and memory CD8+ T cells to antigen stimulation in vivo (H. Veiga-Fernandes, U. Walter, C. Bourgeois eta A. McLeanekin batera, 2000)
- The role of the gut as a primary lymphoid organ: CD8αα intraepithelial T lymphocytes in euthymic mice derive from very immature CD44+ thymocyte precursors (L. Peaudecerf, P. R. dos Santos, A. Boudil, S. Ezine eta N. Pardigonekin batera, 2011)
Erreferentziak
Kanpo estekak