Izozkiak egiten onak ziren, baina kontuak egiten ez zeukaten esperientziarik. Negozioa zabaldu eta bi hilabetera, behin-behinean, izozki denda itxi zuten; eta kartel bat ipini zuten atean: “Itxita gaude, dirua irabazten ari garen ala ez egiaztatu bitartean”. Dirua galtzen ari ziren. Bost dolarreko ikastaroa ez bezala, hasierako inbertsioa –12.000 dolar– garesti atera zitzaien. Buelta eman nahi bazioten, salmentek gora egin behar zuten. Orduan, Benen Volkswagenfurgoneta zaharra hartuta, izozkiak banatzen hasi ziren. Gainera, egun bereziak antolatu zituzten, karitatezko ekintzekin bat egin zuten irudia hobetzeko eta, pixkana-pixkana, enpresa hazten hasi zen[1].
2000. urtetik Unilever kontsumo ondasunen multinazionalaren parte da Ben & Jerry’s. 38 herrialdetan hedatu da, 180.000 langile baino gehiago ditu eta 2006an ia 40.000 milioi euro fakturatu zituen[1].