Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962komaiatzaren 11) UPNko politikaria da. 2007-2011 bitartean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan zen.
Bizitza
Ogibidez abeltzaina, UPNn 1994an sartu zen. UAGN sindikatuko kidea, Laborantza Ganbarako presidenteordea izan zen. Almandozko lehendabiziko emakumezko alkatea izan zen. 1991-1996 eta 2002-2007 bitartean, eta 2011tik aurrera Baztango Udaleko zinegotzia izan da; eta 2002-2007 eta 2011-2015 bitartean Nafarroako Parlamentuko kidea. Euskalduna izanda, garai hartan UPNko parlamentukide euskaldun bakarra, Euskadi Irratiko kolaboratzailea ere izan da. 2007-2011 bitartean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan zen.[1] Demokraziako lehen kontseilari euskalduna izan zen.