Baxoa Euskaraz Ipar Euskal Herriko ikastolen eta euskal ikasleen aldarrikapena da eta, baita ere, horren aldeko elkartea. Baxoa (frantsesezBaccalauréat, hizkuntza kolokialean bac eta lehenago bachot[1]) Frantzian Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua da. Unibertsitatean sartzeko derrigorrezko azterketak dira, Hegoaldeko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa parekoa. Beraz, ikasleen ibilbide akademikoan garrantzi handiko azterketa da.
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleek Baxoa azterketa, gaiak euskaraz ikasi arren, frantsesez egin behar dute. Urteak etorri urteak joan, Seaskako Etxepare lizeoko ikasleek oztopo berarekin egiten dute topo: nahiz eta ikasketak osoki euskaraz segitu, historia, geografia eta matematika ikasgaiak bakarrik pasa ditzakete euskaraz, gaineratekoak frantsesez egitera behartuak direlarik.[2] Horregatik, ikasturte bukaerako datak hurbiltzen direnean, protestak eta manifestazioak egiten dira urtez urte.[3]
Bete gabeko hitza
Seaskak auzi honen inguruan gizarteratu duenez, 2019an Frantziako Hezkuntza Ministerioak, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Sekaskak hitzarmen bat abiarazi zuten, baxoaren zati bat euskara hizkuntzan jorratu ahal izatea ahalbidetzen zuena. Zehazki, baxoko ahozkoaren parte bat euskaraz egiten ahalko zela adostu zuten. Izan ere, akordio hori Parisek ez du edonola ere bete, eta, oraingo honetan, horixe euskaraz jorratzeko ezezkoa ailegatu da. Hortaz aparte, Seaskatik nabarmendu dute hainbatetan hitzartu direla Bordeleko Unibertsitateko errektorearekin, eta hark ez duela edonola ere onartu 2019an hiru eragile hauexek sinatutako hitzarmen hauxe.[4]
2021eko baxoan desobedientzia ariketa egin zuten Bernat Etxepare Lizeoko 40 ikaslek, eta erantzunak euskaraz eman zituzten. Azterketa horietan sarrera frantsesez idatzi zuten ikasleek, baina garapena eta ondorioak euskaraz. Ondoren azterketak Bordelera eraman zituzten, eta zuzentzaile frantsesek aztertu zituzten. Gehienek hogeiko nota posible batetik 3 eta 5en arteko nota izan zuten.[6]
Erreferentziak
↑Bachot hitzetik dator euskaraz erabiltzen den hitza.