Baso-muga, edo hobeki zuhaitz-muga, lerro irudikatu bat da, non zuhaitzak sor daitezkeen azken muga markatzen duen. Muga horretatik haratago ekologia baldintzek (tenperatura hotzak, airearen presioa, hezetasun gabezia, lurraren baldintzak) ez dute zuhaitzen presentzia ahalbideratzen[1]. Hortaz, habitat baten muga ere bada.
Ezaugarriak
Basoaren azken muga horretan, latitude eta klimatologiaren arabera, zuhaitzak sortzeko azken ingurua markatzen da, desberdina den tokien arabera. Basoentzako latitude garaiena lurralde zirkunpolarretan aurkituko dugu. Baso-mugetan sarritan zuhaitzen garapena kaxkarra izan daiteke eta azkenak, mugatik gertu daudenak, txikiak eta okerrak izan daitezke. Baldintza horiek haizearen ondorioz bada krummholz formazioa deritzogu (alemanez krumm “okertua”, “bihurria” eta Holz, “zura”: krummholz, «zur okerra» edo “zur bihurritua”).[2]
Baso-muga, izadian ohikoa den moduan, eskala handian hobeto definitzen da hurbiletik baino, ez baita hain muga garbia, igarotze gradual bat baizik: zuhaitzak gero-eta txikiagoak eta sakabanatuak dira eta, azkenean, desagertzen dira[3].
Baso-muga alpetarra tokian-tokiko aldagai askoren menpe dago: aspektu geografikoak, klimatologia, polo geografikoaren gertutasuna... Zenbait tokitan, bestetik, inguru tropikalak eta uharteak, espezie alpetarrak ezin dira heldu eta horrek baso-lerro baxuagoak eman ditzake.
Hemen aurkezten den zerrenda gutxi gorabeherakoa da:
Ipar Atlantikoko itsaslasterrak antzeko latitude duten beste tokiekin konparatuta, nolabait tenperaturak epeltzen ditu. Negu epelagoek permafrost sortzea mugatzen du.
Oyashio itsaslasterra eta haize gogorrek udako tenperaturetan eragina dute. Ondorioz zuhaitzek ezin dira ondo hazi. Aleutiar uhartetan ia zuhaitzik ez daude.
Inguruan isolamendu handia egon da. Egun, zuhaitzak artifizialki landatzen ari dira baina oso poliki eta gutxi ari dira handitzen, Søndre Strømfjord, 67°N.
Baso-muga Antartikan
Las Kerguelen uharteak, San Pablo uhartea, Hegoaldeko Georgiak eta Antartika inguruko beste uharteek haize iraunkorrak jasatzen dituzte eta bazterreko klimak; uharte horietan ez ditugu bertako zuhaitz-espezieak aurkitzen nahiz eta egiten duen euriaren ondorioz, baso epela izateko aukera izango lituzkete. Baina baldintzak ez dira egokiak eta horrek ez du Artartikaren baso-mugarekin lotura.