Besteak beste, Baschet anaiek gitarra puzgarria, aluminiozko pianoa eta beste musika tresna experimentalak sortzeaz gain, gazteentzako eduki pedagogikoekin osatutako material didaktiko ugaria sortu zuten.
Ibilbidea
Françoisek artista izan nahi zuen, baina bere aitak artista bizitzak ekarriko zizkion nahigabeak oroitarazi zizkion. Hartara, enpresari bihurtzeko ikasketak burutu zituen, nahiz eta ikasketa haiekiko pasiorik sentitu. Bere ikasketak bertan behera uztera behartu zuen Bigarren Mundu gerraren ondotik munduan zehar bidaiatzeari ekin zion. Gitarra eraman zuen lanabes gisara, baina eramangarriago bihurtze aldera bertsio puzgarria asmatu zuen. Parisera itzuli arte gitarra horrekin jotzen jarraitu zuen. Itzuli bezain laister bera eta bere anaia ingeniaria, erdi eskultura erdi makina izan ziren musika tresnak asmatzen hasi ziren.
1952tik aurrera, Baschet anaiak musika tresnak ikertzen hasi ziren eta beraien "soinu-eskulturak" sortzen. Entzungarriak izateaz gain beraien asmakizunak ikusgarriak ziren, aluminioa, altzairua, tamaina ezberdinetako konoak... baina aldiberean edonork erabiltzeko moduko tresnak ziren.
1954ean, bi anaiek Jacques eta Yvonne Lasry ezagutu zituzten. Jacques pianojolea eta konposatzailea zen, Yvonne aldiz organista. Laurek, "Lasry-Baschet Sound Structures" izeneko laukotea sortu zuten. 1955ean eman zituzten lehenbiziko kontzertuak jendaurrean. Arrakasta ukan zuten, eta ondorioz Jean CocteaurenLe Testament d'Orphée filmearen musika egiteko deitu zituzten. Taldeak birak egin zituen nazioartean, telebistan agerraldi ugari eginez. 1966an erakusketa garrantzitsu bat egin zuten Parisko Arte modernoaren museoan.
1960ko hamarkadan Lasrytarrek Israelera emigratu zuten. 1977an Bernardek Michel Deneuve ezagutu zuen eta azken hau taldera batu zitzaien. François Baschet 2014ko otsailaren 10ean hil zen, 93 urterekin Bartzelonan.