Basamortuko gazteluak

Basamortuko gazteluak
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanAmman Gobernazioa
HiriaAmman

Basamortuko gazteluak izenarekin Jordaniako ekialdeko basamortuan aurki daitezkeen hogei inguruko gaztelu, jauregi eta karabansarai dira. Gehienak Ammango ekialdean eta hegoaldean daude. Qasr hitzak arabieraz gotorlekua adierazten du baina garai haietan ere hiritik urruti zegoen erregearen erresidentzia.

Historia

Eraikin hauek VII. mendetik VIII. mendetara altxatu ziren, batez ere 660 urtetik 750 urtera. Eraikitzaile nagusiak omeiatar kalifak izan ziren; kalifa hauek Damaskon kokatu zuten haien hiriburua. Gehienak Medina eta Kufa arteko ibilbidean daude.

Gotorlekuon helburua

Qasr hauen helburu nagusia ez dago oso garbi eta, agian, denboran zehar, aldatzen joan zen: biltegiak, gotorlekuak, zentro komertzialak... Pentsatzen da hasieran jauregi gotortuak zirela, kalifa hiritik urruti zegoenean bertan babesa hartzeko. Baita beduinoentzat topaguneak eta gameluen karabanentzat babestokiak ziren ere. Amra eta Kharana Mekako bidean eraiki ziren, agian, atseden-leku moduan.

Gotorleku hauek arte islamiar goiztiarraren adibideak dira.

Gazteluak

Hauetako gotorleku asko erabat txikituta daude. Hauek dira hobeto gordetzen direnak:

Galeria

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!