Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsa (gaztelaniaz: Fondo de Reestructuración Ordenada Bancaria edo FROB), Espainiako banku sistema berregituratu eta arazoak zituzten aurrezki kutxa eta bankuei laguntza emateko 2009an Espainiako gobernuak sortutako erakunde publikoa. Erakundeak gobernuaren aurrekontuetatik eta banku sistemako gordailuen babeserako funtsetik hartutako diruaz lagundu zituen hainbat aurrezki kutxa 2010ean, Espainiako bankuak bultzatutako fusioen bitartez.
2010ean berregituraketa funtsak honako diru-laguntzak eman zituen[1]:
2014ko abenduaren 30ean, FROBek gehiegizko soldatak ikusi zituen Caja Madrideko zuzendaritzan. Goi-kargudun ohiek kutxari 14,8 milioi euroko 'zuloa' egin ziotela adierazi zuen[2].