Balduin I.a Konstantinoplakoa (Valenciennes, 1172ko uztaila - Veliko Tarnovo, 1205) Konstantinoplako lehen enperadore latindarra izan zen 1204-1205 bitartean, eta Flandriako kondea 1194-1205 bitartean, Balduin IX.a izenarekin. Balduin V.a Hainautekoaren eta Margarita I.a Flandriakoaren semea zen. Laugarren Gurutzadan hartu zuen parte. Hadrianopolisko guduan (1205eko apirilak 14) bulgariarrek preso hartu eta hilarazi zuten.