Margolan hau sail baten beste bata da. 1908an Iturrino Sevillara joan zen eta han artean antzekotasun handia duten margolan batzuk egin zituen, askotan emakume taldeak jasotzen. Lan horietan argiak garrantzi handia zuen eta horrela gertatzen da Bainua honetan. Egile batzuen arabera Iturrinoren bidaiak hegoaldera, Andaluziara, modu batez, GauguinekPolinesiara eraman zuenaren parekoa da: eguneroko errealitatetik ihes egiteko beharra.
Bos dira ikusten ditugun emakumeak. Horietatik bi biluzik daude. Beste bat, eserita, soinekoa irekita dauka eta bularrak erakusten ditu. Dena da alaitasuna, emozioa, bitalitatea, sentsualitatea. Argiaren indarra soineko zuriekin indartu egiten da. Beste batek mantelina buruan erakusten du. Ikuslearengandik gertuago dagoena jantzita dago baina, oihalaren transparentziei esker, haren gorputzaren formak oso ondo sumatzen dira.[2] Atzealdeko paisaia, eskematikoa, koloreetako mantxak dira.
Margolan hau Parisen erakutsia izan zen, 1911an, Salon d’Automnen zelakoan eta Ambroise Vollarden bildumakoa zen.