Aída Peláez Martínez, Eugenio izengoitiaz ere ezaguna (Habana, 1895eko otsailaren 5a -?) idazle, kazetari, sufragista eta ekintzaile feminista kubatarra izan zen. Kubako kanpaina sufragistaren egileetako bat.1910eko hamarkadatik aurrera, Amalia Mallén eta Digna Collazorekin batera; esparru horretan, feminismoaren aldeko zenbait erakunderen partaide izan zen.[1]
Bizitza eta lana
Rodolfo Manuel José Jesús Peláez y Hernández eta Adela María Aída de la Caridad Martínez eta Díaz Moralesen alaba izan zen, eta adin txikikoa zela hasi zen idazten. Aitak lan horrekin jarraitzeko baimena eman ez zionean, Eugenio izengoitia erabili zuen, amak eskatuta.
Kubako mugimendu feministaren aitzindarietako bat izan zen Aída. Unión Continente Femenina izeneko erakundean parte hartu zuen eta buruzagitza kargua bete zuen. Alderdi Nazional Sufragistan militatu zuen, eta haren lehendakariorde eta ordezkari izan zen Emakumeen I. Kongresuan (1923);
Mesa Redonda Panamericana eta la Casa de la Mujer de América (Mahai Biribil Panamerikarra eta Amerikako Emakumearen Etxea) ere sortu zituen. Bestalde, Habanako Ateneoaren Gobernu Batzarrean kide gisa agertu den lehen emakumea izan da, eta hiru aldiz hautatua.
1923an, Necesidad del voto para la mujer (Emakumeen botoaren beharra) argitaratu zuen El Sufragista aldizkarian eta El sufragio femeninoa El Siglo XX inprimategiaren bidez. Gainera, erredatorea izan zen La discusión, La Mujer egunkarietan —Domitila García de Coronado eta Isabel Margarita Ordetx-ekin batera—, Atlántita ere idatzi zuen Clara Moredarekin, eta Ideal kultura-aldizkaria ere sortu zuen 1919an.
Erreferentziak
Kanpo estekak