Autoliko, Hermes eta Kioneren semea, Antiklea eta Polimedesen aita eta Odiseo edo Ulisesen aitona izan zen.
Autoliko, lapurretan maisua zen. Heraklesek hil zuen. Bere aitagandik, lapurtzen zuen guztia eraldatu eta desitxuratzeko trebezia jaso zuen, lapurtutako gauzen jabeei, ezagutezin egiteraino. Sisifok, bere txahalen lapurreta deskubritu zuen, apatxetan eginiko ildo batzuengatik. Argonauten espedizioan parte hartu zuen. Thomas De Quinceyk aipatzen du Del asesinato considerado como una de las bellas artes lanean.
Kanpo estekak