Gizonezkoak 110 metro hesiak 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletismo probetako bat izan zen. 2024ko abuztuaren 4tik abuztuaren 8ra bitarte jokatu zen Stade de Francen. 30. aldia izan zen proba hau jokatzen zela. Grant Holloway estatubatuarrak irabazi zuen urrea, Daniel Robertsek zilarra eta Jasheed Broadbell jamaikarrak brontzea.
Erronda bakoitzeko lehenengo hiruak (Q) sailkatzen dira. Ondoren, bigarren aukera bat dago sailkatu ez direnentzat.
Lasterketa bakoitzeko lehenengo biak eta denborarik onena egin duten hurrengo biak sailkatzen dira finalerako.