Astreo

Astreo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaKrio
AmaEuribia
Ezkontidea(k)Eos
Seme-alabakAnemoi (en) Itzuli, Boreas, Zefiro, Notus (en) Itzuli, Astra Planeta (en) Itzuli, Fosforo (mitologia), Apeliotes (en) Itzuli, Eosforo, Euros (en) Itzuli, Caecias (en) Itzuli, Lips (en) Itzuli, Sciron (en) Itzuli, Astrea, Pyroeis (en) Itzuli, Phaenon (en) Itzuli, Stilbon (en) Itzuli eta Argestes (en) Itzuli
Anai-arrebakPerses eta Palas

Greziar mitologian, Astreo (antzinako grezieraz: Αστραιος, Astraios, "izartua"), jainko astrologiko bat zen. Hesiodoren Teogonian eta Apolodoro Atenaskoaren Liburutegi mitologikoa lanetan, Astreo, bigarren belaunaldiko titan bat da, Krio eta Euribiaren semea. Hala ere, Higiniok, zuzenean Tartaro eta Gearen ondorengoa zela dio, eta Astreori, Erraldoietako bat bezala erreferentzia egiten zion.

Astreoren emaztea, Eos da, auroraren jainkosa, eta, bere semeen artean, lau Anemoi edo haizeetako jainko greziarrak, Boreas, Noto, Euro eta Zefiro, eta bost Astra Planetak (izar alderraiak, hau da, planetak), Fenonte (Jupiter), Faetonte (Saturno), Piroente (Marte), Eosforo (Artizarra) eta Estilbo (Merkurio) zeuden. Iturri gutxi batzuk, alaba bat ere aipatzen dute, Astrea izenekoa, baina, idazle gehienek, Astrea, Zeus eta Temisen alabatzat jotzen dute.

Batzuetan, Eolorekin, haizeen zaindariarekin lotzen da.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!