Asesinato en el Comité Central 1982. urtean Vicente Arandak eginiko thrillerra da, Manuel Vázquez Montalbánen izen bereko eleberrian oinarrituta.[1]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Espainiako Alderdi Komunistaren Biltzar Nagusiko bilera batean itzalaldi txiki bat dago. Argitzen denean, Fernando Garrido idazkari nagusia erail dute. Gobernuak Fonseca inspektore antikomunistari eskatuko dio heriotza argitzea eta idazkari berriak Pepe Carvalho detektibeari.