Arvanitika (arvanitikaz, αρbε̰ρίσ̈τ arbërisht; grezieraz, αρβανίτικα arvanitika) Grezian mintzatzen den albanieraren aldaera da. Arbanitarrek mintzatzen dute. Hizkuntzari greko-albaniera ere deitzen zaio, baina hainbat arbanitarren iritziz, izendapen hori desegokia da, euren burua nazioz zein etniazgreziartzat jotzen dutelako.