Eubea[1] (grezieraz: Εύβοια, Evvoia, ˈevia ahoskatua; antzinako grezieraz: Εὔβοια, Eúboia, eúboja ahoskatua) Egeo itsasoko uhartea da, Greziako ekialdean. Uharteak ere, administratiboki, Greziako prefektura da. Uharteak bakarrik 3900 km² eta 210.000 biztanle ditu. Hiriburua Kalkis du. Greziako bigarren uharterik handiena eta populatuena da, Kretaren ondoren.
Geografia
Kontinentetik Eubeako golkoaz banatuta dago, honek bi zatitan ere banatuta dago: iparraldekoa (Vórios Evvoïkós Kólpos) eta hegoaldekoa (Nótios Evvoïkós Kólpos edo Atalanteko kanala), erdian Euripo itsasartea dutena.
Eubea oso menditsua da. Uharteko mendirik altuena 1.745 metroko Dhirfis da. Hegoaldean, golkoan, zenbait uhartetxo ditu (Kavalliani, Stira eta Petalidi nagusiak izanik).
Banaketa administratiboa
Eubea, Greziako prefektura izanda, badu bere udalerriko administrazioa. Prefekturak berak uhartea baino zerbait handiagoa da, kontinenteko Anthidona eta Avlida udalerriek eta Skiros uharteak ere osatzen dutelako. 2001eko erroldaren arabera, 215.136 biztanle zituen, 198.130 uhartean bertan. Prefekturak 4.167,449 km² azalera du, 3.684,848 km² uhartean.
Udalerriak
Probintziak
Uhartean hurrengo antzinako Greziako probintziak zeuden (jadanik status legala ez dutenak)
Prefekturako biztanleria
Erreferentziak
Kanpo estekak