Arthur Phillip (Londres, 1738ko urriaren 11 – Bath, 1814ko abuztuaren 31) briainiar Royal Navyko ofiziala eta Hegoaldeko Gales Berriko koloniako gobernadorea.
1753an Fortune baleontzira itsasoratu zen. Frantziaren aurkako Zazpi Urteko Gerraren hasieran Royal Navy-n izena eman zuen eta 1761ean teniente izatera igo zen. 1774an Portugalgo Itsas Armadan sartu zen eta Espainiaren aurkako gerran esku hartu zuen. 1778an Britainiar Itsas Armadara itzuli zen eta 1784an Europako defentsa frantsesak zaintzeaz arduratu zen.
1788an Lord Sydneyk Lehen Flotaren agintea eman zion, Hegoaldeko Gales Berriko Botany Bayn kolonia penala ezartzeko mandatuarekin. Espedizioa 1783ko urtarrilaren 26an iritsi zen helmugara, baina Phillipek nahiago izan zuen kolonia ezarri Port Jacksonen, egungo Sydneyn. Kolonia gobernatu zuen 1793ko abenduan Britainia Handira itzuli zen arte.