Badia zeharkatzen duen beste zubi bat ANZAC izenekoa da. Portua 19 kilometrotan zehar hedatzen da, Tasmaniako itsasoan hasi ekialdeko muturrean eta Glebe izeneko aldiriraino mendebaldekoan. Toki honetan Parramatta eta "Lane Cove" bezala ezagutzen diren bi ibaitara mugatzen da. Sydneyko Olinpiar Parkea Parramatta ibaiak bustitzen du.