Arthur Taylor Lee, Arthur Porter Taylor jaioa (Memphis, 1945eko martxoaren 7a - ib., 2006ko abuztuaren 3a) estatubatuar abeslari eta egile abeslaria izan zen. Kalifornia bizi izan zen bost urte zituenetik eta han ezagutu zuen Johnny Echols. 1965ean Love taldea sortu zituen. Bryan MacLean eta Ken Forssi batu zitzaizkion taldeari. Taldearen hainbat abestiren egilea izan zen. Forever Changes diskoaren ondoren taldeko kideak bota eta kide berriak bildu zituen. 1990eko hamarkadan denbora eman zuen kartzelan.