Arriaran Beasaingo auzoa da. Udalerriaren mendebaldean dago, eta Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko udalerriekin egiten du muga. Ipar-ekialdean Garin auzoa du, hego-ekialdean Loinatz auzoa, eta hegoaldean Salbatore auzoa.
Itsasorekin batera, Areriako alkatetzaren parte zen. 1692an, Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten. 1927an Beasaingo udalerriaren barrura pasatu zen.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 75 biztanle zituen.
Demografia
Inguru naturala
Arriaran errekaren bi aldeetan luzatzen da, Arriarango urtegiaren hegoaldean. Auzoan San Petriren baseliza bat dago. Hona hemen Arriarango baserrietako batzuk: Ibarre baserria, Jauretxe baserria, Atorrajauregi baserria, Mendizabal Enea baserria, Erretoretxea baserria, Gure Kabia baserria, Biona baserria, Iturritza baserria, Itola baserria, Zabalondo baserria, Gure Ametsa baserria, Mugartegi Berri baserria, Olea baserria eta Lupasketa baserria.
Kanpo estekak