Joseba Tapiak bi urte geroago kantu honekin Musikaren Saria jaso zuen Madrilen.[4]
Quebeceko kantutegi modernoaren antologia izan zen album hura: Leclerc, Levesque, Vigneault, Léveillée, Charlebois, Piché… Kantaera berri bat proposatzen zuen Joseba Tapiak, malgutasun harrigarriz. [1][5]Quebec urrun dago Euskal Herritik baina hurbil ere bai. Bazter batean, hotza eta elurra den herrialde gogorrean, quebectarrek eutsi egiten diote nortasunari, identitateari. Hizkuntza erraldoi bat dute auzo, independenteak izan nahi lukete…
2001: Musikaren Saria jaso zuen Madrilen, SGAE (Sociedad General de Autores y Editores) eta AIE (Asociación de Intérpretes y Ejecutantes) erakundeek banatzen dute sari hori. Paul Piché-renArraun kantagatik irabazi zuen saria.[7]