Arrapitz azken 20 urteotan Ipar Euskal Herriko laborariek sortutako egitura batzuek osatzen duten federazioa da; "nekazaritza-eremurako garapen berri baten alde
Arrapitz azken 20 urteotan Ipar Euskal Herriko laborariek sortutako egitura batzuek osatzen duten federazioa da; "nekazaritza-eremurako garapen berri baten aldeko federazioa" da bere buruari ematen dion definizioa[1].
Egitura bakoitzak izan litzakeen arazoei hobeto aurre egiteko, zazpi elkartek federazioa sortu zuten 1991n. 2010ean 13 dira egitura kideak eta horien bidez 800 bat etxalde lotzen ditu. Kide bakoitzak Administrazio Kontseiluan ordezkaritza du.
Lurralde-sare bat osatzeak eta elkarrekin hausnarketak eta planifikazioak egiteak izugarrizko indarra eman diote federazio honi. Hauexek dira bere egiteko nagusiak[2]:
Egoitza Donapaleuko Lapitz Hotza karrikako 32 zenbakian du [3]; egoitza federazioko zenbait kiderekin konpartitzen du: BLE, GFAM-Lurra, AFOG-Euskal Herria, Idoki, Artzain ibilkorren elkartea, Saltze kooperatiba eta Lur Hats.
Aussau-Irati gaztaren eta Irulegiko Arnoaren AOC edo Jatorri izendapen kontrolatuak kudeatzen dituzten elkarteekin elkarlan estua garatzen du. Denbora osoan ari den langile bat du federazioak eta kide guztiek dituztenak 11 dira. Arrapitz lerroz lerro izeneko agerkaria argitaratzen du.
2010ean kide diren 13 elkarteak hauexek dira[4]:
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.