Arran uhartea

Arran uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaGoat Fell
Garaiera874 m
Motauharte
Azalera432 km²
Geografia
Map
Koordenatuak55°34′39″N 5°14′15″W / 55.5775°N 5.2375°W / 55.5775; -5.2375
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daIslands of the Clyde (en) Itzuli
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Ur-gorputzaClydeko fiordoa
Leku geografikoaBritainiar uharteak

Arran uhartea (ingelesez: Isle of Arran, Eskoziako gaeleraz: Eilean Arainn, norvegieraz: Herrey) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da, Iparraldeko Ayrshire eskualdean. Herri handienak Lamlash eta Brodick da.

Etimologia

Britonieratik datorrenizena izan liteke, "toki garaia" esan nahi du.

Geografia

Clydeko fiordoan kokaturik dago. 432 km²-ko azalera du, Eskoziako zazpigarren uharte handiena da. 800 metro inguruko mendiak ditu, garaienak Goat Fell (874 m) eta Cìr Mhòr (799 m). Lamlasheko badiaren aurrean Holy uharte txikia dago.

Historia

Neolito garaiko aztarna ugari agertzen dira uhartean, honen adibide Machrie Moor harri tenteak. Mesolito eta Brontze Aroetako aztarnak ere badira eta Burdin Aroko gotrorlekuen aztarnak ere bai.

St Brendanek monasterioa altxatu zuen VI mendean. XI mendean Uharteetako Erresumaren barnean zegoen eta 1266an Eskoziako koroaren esku gelditu zen. Eskoziako Independentzia Gerratan ingelesek konkistatu zuten baina 1307an eskoziarrek berreskuratu zuten. Dena dela ingelesek beste hainbatetan ere erasotu zuten.

1503an Arrango konderria eratu zen. Nekazaritza modrnizatu zen eta populazioak gora egin zuen XIX mende hasieran 6.500 biztanle izateraino. Highland Clearances Highlandetako garbiketa garaian Arran uhartea ere hustu zen eta hainbatek Kanadara egin zuten alde. XX mendearen erdialdera 3.500 biztanle baziren ere orain 5.000 inguruan dabil kopurua.

Gaelera

1901eko erroldak gaelera hiztunak %25-49 artean kokatzen ditu ekialdeko zatian, eta %50-74an mendebaldean. 1921erako populazioaren %25etik behera jeitsi zen gaelera hiztunen kopurua eta 1931ean %13a baino ez zen. 2011an %3a baino ez zen gaelera hiztuna.

Herriak

Ondasun nabarmenak

Iruditegia


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!