Argazki sorta

Bernd eta Hilla Becherren fototipologia adibidea.

Argazki-sorta (edo argazki-seriea) gai, ideia eta ezaugarri formal komunak dituzten argazkiekin egindako sorta bat da. Argazki serie baten testuinguruan argazkilaritzaren aukera linguistikoak zabaltzen dira denotatibo (objektiboa) eta konnotatibo mailan irudien arteko loturak eratzen direlako - paleta, angelua, oinplanoa, irudiaren aspektu-erlazioa, ikuspegiaren norabidea, jarrera, eta abar.

Argazki-serieen egiturazko sailkapena

Argazki-sorta bat, izatez, izan ohi da argazkilari askoren lanaren emaitza, irudi soil isolatua baizik, klik askoren emaitza izaten baita lana. Hortaz, irudien hurrenkera eta multzoak, antolatuta, sorta bat osatuko du. Batzuetan asmo dokumentalez egindako argazki-sorta batek merezi du sail kreatibo baten estatusa, edo denborak berak eman diezaioke, hala nola Eadweard Muybridgeren argazkiei aitortzen zaien garrantzi eta eragina.[1] Argazki sorta dokumental batek garrantzia ere lor dezake, historiaren edo balio dokumental bakanaren ondorioz, hala nola Julio Ruiz de Aldaren hegaldietako ortoargazkiak.[2]

Argazki-erreportaiak ere sortak dira, logikoki, baina kontzeptualki argazki-sorta sorkuntza-sail propio bezala garatu duen argazkilariak eta artistak badira.[3] Hauen lanen tipologia bat egin du Jan I. Tiazhlovek eta jarraian dator azaldua.[4]

Fototipologiak

Fototipologia argazki-sortetako giltzarrietako bat izan zen 1970eko hamarkadan. 1975ean, George Eastman House Museum-en "New Topography: Photographs of a Man-Changed Landscape" erakusketan Bernd eta Hilla Becher senar-emazteen lana ikusi zen. Beren zuri-beltzeko argazkiek, industria eta eraikin egituren sortak, ikerketa etnografikoko materialen edo ilustrazio zientifiko-teknikoen antza zuten, baina aldi berean ez ziren bata eta bestea (ikus gorago adibidea).[5]

Fototipologian irudi bakoitza oso formalizatutako eredu komun baten arabera sortzen da. Fototipologiako irudi guztiek maila denotatiboan (erakusten dena) objektu homogeneoak dituzte irudietan. Maila konnotatiboan (ikusten den moduan), argazkiak bateratzen dira inprimatutakoaren tamaina eta proportzioetan, markoko objektuen isolamendu eta eskalan, esposizio-baldintz, kolorea, kontraste eta distira elementu teknikoetan, eta argazkia egiteko orduan angelua eta fokatze puntu bateratua.[4]

Fototipologian banakako argazkiek ez dute adierazpen independenterik aldarrikatzen, baizik eta esanahia multzoan hartzen dute. Aldi berean, fototipologia ohikoan irudien sekuentzia konposizioak ez du normalean zentzua sortzeko baliorik. Egileak bere erara ezar dezake sekuentzia hori, baina irudien ordenak berak ez du interpretazioaren emaitzan eragiten. Hitzezko osagaiak (sarrera, epigrafeak) balio minimoa du fototipologian edo haiek gabeko sortak ere egon daitezke. .

Argazki sorta fototipologien adibideak:

Egitura finkoko argazki istorioa

Argazkien tipologiaren elementu formaletan oinarrituta istorio edo kontakizun bat osatzen da. Argazki istorioen adibideak:

Beste adibide bat, Barbora Bálková txekiarraren Maskarak sorta, hemen ale batzuekin ilustratua:

Argazki-serieen egitura asoziatiboa

Egitura asoziatiboa duten argazki sortetan irudiak ez daude zeinu denotatibo eta konnotatiboen multzo ageriko baten bidez lotuta. Horrelako irudi sorta bat interpretatu egin behar du ikusleak, argazkien aldagarrietan diren ikusizko ezaugarrietan antzekotasunak eta kontrasteak ikusteko duen gaitasunaren araberakoa da sortaren efektua.

Egitura asoziatiboa duten seriean dauden irudien arteko loturak zurruntasun-maila ezberdina izan dezakete, edo haien interpretazioa kontrol-maila ezberdina, egileak utzitako iradokizunen kopuruaren eta koherentziaren arabera. Egitura asoziatiboa duten serieetan, argazkilaria gai da argazkien antolamendu espaziala, antzekotasun formal-semantikoaren printzipioa edo, alderantziz, irudi indibidualen aurkakotasuna erabiliz ikusleak irudien interpretazioa kontrolatzeko.

Argazki-serie asoziatiboen adibideak:

  • Jan Reich, Bohemia 1994-2004 seriea, jarraian irudi batzuez ilustratua:

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) AnOther. (2018-06-25). «Capturing Contemporary Dance: A Modern Homage to Muybridge» AnOther (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  2. Gonzalez, Galder. (2022-02-08). Julio Ruiz de Aldaren aireko altxorra, Commonsen – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  3. (Ingelesez) «Conceptual Photography» Visualflood (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  4. a b Игоревич, Тяжлов Ян. (2020). «СТРУКТУРА ФОТОСЕРИИ» Знак: проблемное поле медиаобразования (4 (38)): 129–141. ISSN 2070-0695. (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  5. (Ingelesez) «New Topographics: Photographs of a Man-Altered Landscape» SFMOMA (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!