Ardatza haria egiteko erabiltzen zen aitzineko tresna bat da. Irundako zuntzei eusteko diseinatuta dago, korapilorik gabe mantenduz eta irute-prozesua erraztuz. Lihoa eta, batzuetan, artilea egiteko erabiltzen zen, baina edozein zuntz motatarako erabil zitekeen. Zuntza ardatzaren inguruan biltzen da eta bukaeran zinta edo soka zati batekin lotzen da.
Lihozko arropak eta izarak edukitzeak baserrietako bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esate baterako, Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin zuten liho-kultura horren barruan.[1]