Arantza San Sebastian Mateos (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko abuztuaren 30a) Irakaslea, feminista eta sare-sozialetako iritzi-emailea da. Hezkuntza-aholkularia ere izan da urte askotan[1], blogaria eta hedabideetako kolaboratzailea.
Biografia
Ikasketak
Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Donostiako apaiztegian egin zituen ikasketak. Enkarni Genua, Imanol Urbieta, Jesus Mari Goñi eta beste batzuk izan zituen irakasle. Bi urte egin zituen han, eta gero lanean hasi zen: Jakintza ikastolatik deitu zioten, haur hezkuntzan aritzeko. Unibertsitate ikasketen hirugarren ikasturtea EHUn egin zuen, Ategorrietan, lanarekin uztartuz. Arantzaren esanetan:
EHUkoa beste mundu bat zen; ez zegoen euskararik.
Euskara
Giro euskaltzalea izan zuen etxean, baina, etxeko hizkuntza gaztelania zen. Amak ez zuen lortu euskara ikastea hitz egiteko moduan; aitak bai, baina muga batzuekin. Familia abertzale batean hazi zen, eta txikitatik ikasi zituen kantuak, dantzak eta Euskal Herriarekiko maitasuna, baita independentziaren alde borrokatu behar zuela ere.
Antiguako Jakintza ikastolako gau eskolan ikasi zuen euskara. Aitak eta beste herritar batzuek sortu zuten Jakintza.
Irakasle ibilbidea
1979-80 ikasturtean, Jakintza ikastolan irakasle hasi zen Eskolaurrean (Haur Hezkuntza) eta, handik gutxira, Oinarrizko hezkuntza orokorrean (Lehen Hezkuntzan) jardun zuen.
Irakasle eta IKTen arduraduna izan da Jakintza ikastolan (Donostia) 1979tik 2011ra eta 2013-14an. 33 urtez.
Aholkulari
Lan ibilbideko azken urteetan, Lehen Hezkuntzako aholkulari jardun zuen Donostialdeko Berritzegunean. 2011tik 2013ra eta 2014tik 2021era.
Bestelakoak
Erretiroa
2021ean hartu zuen erretiroa. Aurreratu egin zuen, lasaiago bizitzeko, kirola egiteko, irakurtzeko, idazteko, gitarra jotzen berriro ikasteko, etxekoei laguntzeko...
Erreferentziak
Kanpo estekak