Arantza Mendizabal Gorostiaga (Mundaka, 1950eko otsailaren 22a) bizkaitar politikari eta ekonomilaria da.
Ekonomian doktorea, 1991n Jon Larrinaga ordezkatu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuan. 1993an Euskadiko Ezkerra PSErekin bat egin zuenean PSE-EEra pasa zen.[1] 2008an kargua utzi zuen Red Eléctrican izateko.[2]
Jarduneko errektorea izan zen 1985eko maiatzaren 27tik 1986ko urtarrilaren 21era arte.[3]
Lanak
- La economía vasca durante el franquismo crecimiento y crisis de la economía vasca: 1936-1980 (1981)
- Informe sobre política industrial (1986)
Erreferentziak