Antónia Gertrudes Pusich (São Nicolau, Cabo Verde, 1805eko urriaren 1a – Lisboa, 1883ko urriaren 6a) portugaldar poeta, antzerkigile, kazetari, piano-jotzaile eta musikagilea izan zen. [1]
Biografia
Antónia Gertrudes Pusich São Nicolau uhartean jaio zen, Cabo Verde kolonia portugaldarrean. Aita António Pusich izan zen, Dubrovniken jaioa eta Cabo Verdeko gobernadorea, eta ama, Ana Maria Isabel Nunes. [2] João Cardoso de Almeida Amado Viana Coelhorekin ezkondu zen lehen aldiz 1820an, eta harekin sei seme-alaba izan zituen: João António, Antónia, Alfredo, Maria, Ana eta Ema. [3] 1830ean, Francisco Teixeira Henriquesekin ezkondu, eta harekin ume bakarra izan zuen, Miguel Pusich Henriques Teixeira. [3] 1836an hirugarren aldiz ezkondu zen, oraingoan José Roberto de Melo Fernandes e Almeidarekin. Lau seme-alaba izan zituen António Pusich de Melo, Antónia Pusich de Melo, Ana Isabel Filomena Pusich de Melo eta Maria Amélia Pusich de Melo. [3]
Pusichen olerkigintzak eragin handia izan zuen Portugaleko erromantizismoan. [4]
Egunkari bat sortu eta zuzendu zuen Portugaleko lehen emakumea izan zen. Bere kolaborazioetan bere benetako izena erabili zuen, eta ez ezizen bat garai hartan ohikoa zen bezala, eta horretan ere aitzindaria izan zen.[5] [6]
Bere kolaborazioak hainbat aldizkaritan argitaratu ziren, hala nola Paquete do Tejo [7], Revista universal lisbonense: gizarte estudioso baten interes fisiko, moral eta literarioen aldizkaria [7] eta Almanach-en. Horrez gain, A assemblea litteraria, A Beneficência eta A Cruzada aldizkarien zuzendari eta jabe izan zen.[8]
Obrak
- Olinda ou a Abadia de Cumnor Place (Olinda edo Cumnor Placeko Abadia - poesia) [3]
- Irminio e Edgarde, ou doys mistérios (Irminio eta Edgarde, edo bi misterio - nobela) [3]
- O Regedor da Paróquia (Parrokiako alkatea - antzerkia/antzerkia)
- Constança ou o Amor Maternal (Constance edo Ama Maitasuna - drama/antzerkia) [3]
- Saudade em memoria da virtuosa Rainha a senhora D. Estephania (Oroimina Estephania andre erregina birtutetsuaren gogoratzean)[3]
- Canto saudoso ou lamentos na solidão á memoria do Dom Pedro Quinto (Oroimineko kantua edo aiene bakartiak Dom Pedro Quintoren omenez)[3]
- Biographia do marechal A. Pusich (A. Pusich mariskalaren biografia)[3]
- Homenagem a Luís de Camões (Luís de Camões-i omenaldia [3]
- Poesia a S. M. El-Rey Fidelissimo o Sr. D. Fernando no seu dia natalicio no anno de 1848 (Bere Maiestate Fernando Jaun Errege Txit Leialaren omenezko olerkia bere 1848ko urtebetetzean)[3]
- Homenagem a Sua Magestade a Rainha de Portugal Dona Estephania (Portugalgo Bere Maiestate Estephania Andre Erreginari Omenaldia)[3]
- Galeria das senhoras na Câmara dos senhores deputados, ou as minhas observações (Andereen galeria jaun diputatuen Ganberan, edo nire oharrak) [3][8]
- Elegia à morte das infelizes victimas assassinadas por Francisco de Mattos Lobo, na noute de 25 de Julho de 1841 (Francisco de Mattos Lobok 1841eko uztailaren 25eko gauean eraildako biktima zorigaiztokoen heriotzari elegia)[3]
- Elegia à morte de D. Marianna de Sousa Holstein (D. Marianna de Sousa Holstein-en heriotzari elegia)[3]
- Elegia à Morte da Duqueza de Palmella (Palmellako dukesaren heriotzari elegia)[3]
- O Sonho ou os gemidos das classes inactivas (Ametsa edo klase inaktiboen intziriak)[3]
- Preces ou Cântico Devoto dedicado aos Fiéis Portugueses (Portugalgo fededunei eskainitako otoitzak edo deboziozko kantika)[3]
- Lamentos à saudosa memoria de d. Maria Henriqueta do Casal Ribeiro (Maria Henriqueta do Casal Ribeiro andrearen oroimenez intziriak)[3]
- Parabéns a Sua Magestade o Senhor D. Fernando pelo consorcio de Sua Augusta Filha a Princeza D. Marianna (Zorion-agurrak Bere Maiestate Fernando Jaunari Bere Alaba Augusta Alaba Marianna Andere printzesaren ezkontzagatik)[3]
- Apontamentos biographicos e poesia, sobre o infeliz José Pedro de Senna, capitão do brigue Marianna, naufragado em Aveiro (Ohar biografikoak eta poesia José Pedro de Senna dohakabeari, Marianna bergantiaren kapitaina, Aveiron naufrakatua)[3]
- A conquista de Túnis (Tunisen konkista)[3]
- Julia [3]
- À minha pátria, memoria sobre um ramo de agricultura e commercio (Nire sorterria, nekazaritza eta merkataritza arloak gogoan)[3]
Esker onak
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, portugesezko wikipediako «Antónia Pusich» artikulutik itzulia izan da, 2021-03-06 data duen 60587069 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-03-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Bibliografia
- Pusich, Antónia Gertrudes (1805-83) "Great Universal Encyclopedia" 16. liburukia, Edita Durclub, SA ISBN 972-747-928-6
Kanpo estekak