Antton Irusta Zamalloa (Bilbo, Bizkaia, 1963ko ekainaren 9a) euskal idazlea da. Eubako pasionistetan ikasi ondoren, Derioko apaizgaitegian egin zituen irakasle ikasketak, eta Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako goi mailako ikasketak.
Urretxindorra ikastolan lanean ziharduela, eta tesia idazten ipuin kontalaritzaz, Canal Bizkaia telebista katean Kontu kontari saioa egiten zuen.
2024ko abenduan, sare sozialen bidez 30 urtez Urretxindorra Ikastolan jasandako abusuak salatu zizkioten hainbat ikasle eta ikasle ohik, modu anonimoan pederastia leporatuz eta Ikastolaren beraren, lankideen nahiz gurasoen pasibotasuna ere salatuz; bi hamarkada lehenago izandako salaketa pintadak lekuko.[1]
2024ko haur eta nerabeekiko jarrera sexualizatzaileen salaketek, une horretako 140 ikasleren sinadurekin batera, oihartzun mediatiko handia izan zuten, baita erdal komunikabideetan ere, ikastolak irakaskuntzatik baztertzeraino.
Lanak
Saiakera
Haur eta gazte literatura
Kanpo estekak