Antso Ramiritz Viguerakoa[1] (? - 1002 eta gero) Viguerako bigarren erregea (991 – 1002) izan zen.
Remiri Garzeitz lehendabiziko Viguerako erregearen seme nagusi eta oinordekoa izan zen. Aita hil ondoren, Antso Garzeitz bere osaba eta Gartzia bere anaiaren agirietan agertzen da.
Duela gutxi arte 999 hil zela uste zen, baina agiri aurkitu berriari esker 1002an bizirik zegoela probatu da. Urte hartan, Gartzia II.a 1000 agertu zen azken aldetik eta 1004an Antso III.a lehendabizikoz agertu arte, Viguerako Erresuma baino handiagoa zen lurralde bateko erregetzat hartzen da. Batzuen ustez, hori zela eta Iruñeko Erresumako erregeordetzat hartzen da, Semero Garzeitz Nafarroakoak Gartzia I.a gaztea zenean egin zuen moduan. 1002ko agirian azkenekoz agertzen denez, suposatzen da hortik gutxira hil egingo zuela.
Iruñeko erregeen eskutitzetan agertzen den Antsa Santxitz izeneko emakumea bere alabatzat jo dute, baina hori oraindik ezezaguna da.