Anselme Payen (Paris, Frantzia, 1795eko urtarrilaren 6a - 1871ko maiatzaren 12a) kimikaria izan zen. Vauquelin, Chevreul eta Thenardekin egin zituen kimika-ikasketak. 1835ean, Parisko École Centrale des Arts et Manufactures ikastetxeko irakasle bihurtu zen. Landare-zelulen oinarrizko osagaia den zelulosa aurkitu zuen. Bestalde, pektina eta dextrina aurkitu zituen, eta azterketak egin zituen betunaren eta almidoiaren inguruan.
Erreferentziak