Anjel Kareaga Ruiz (Barakaldo, 1913ko azaroaren 8a - Legutio, 1936ko abenduaren 2a)[1] bizkaitar futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena.
Biografia
1934ko otsailaren 4an debuta egin zuen Ligako hamalaugarren futbol jardunaldian Athletic Clubek Arenas Cluben kontra aritu zenean. Bi gol eskuratu zituen. 1934-35 denboraldian, ligan taldeko golegile nagusietako bat izan zen. Guztira bederatzi tanto egin zituen, "Bata" eta "Txato" Iraragorrik bakarrik tanto gehiago lortu zituztelarik. Hala ere, Gerra Zibilaren hasieraren ondorioz bere futbol-ibilbidea eten egin zen. Kareagak EAEko boluntario gisa borrokatu zuen Legutioko guduan 1936ko azaroan. Guduan larri zauriturik, egun gutxira hil zen, 23 urte besterik ez zituela.[2]
Ibilbidea
Tituluak
Eskualdeko Txapelketak
Espainiako txapelketak
Erreferentziak